Sin palabras, no se puede hablar

13:11


(Con la melodía "Ama Euskadi" de Etxahun Iruri)

Markina ta Xemein baturik
aurrerantz ekin ta ekin
Amallo auzo xume dena
altxatu dute eskukin.
Mendi ibilbideak lotuz
pausoz-pauso elkarrekin,
une eder hau partekatzea
diruaz ordaindu ezin.
Zaila dena dirudiena
erraza dena zuekin,
malkoak erortzen zaizkigu,
hitzik gabe, ezin hitz egin.



Naturaren bidezidorrak
zabaldu dira oneski,
amalurrak onartu gaitu
bere baitan jeneroski.
Kondairak eta bertso anitz,
zoragarria nahaski,
hain gaiztoak ez diren lami,
hain handia den euliski.
Altxor hori guztia eskainiz
eskerrak ez dira aski,
gure motxilan badaramagu
zuen herriaren saski.



Caminando juntos sabe mejor

0 Comentario